9 lagunek eman dute izena errenta eta diru bilketa teknikari lanposturako

2015/12/28
Postaz eskaera gehiago iritsi daitezke

  14.00tan amaitu da udal bulegoetan eskaerak aurkezteko epea. Baina, horren aurretik postan jarritakoak onartuko dira. Errenta eta diru bilketa teknikari lanpostura presentatu ahal izateko, zuzenbidea, ekonomia edo enpresa zientzien lehen hiru ikasmailak gaindituta izatea eta euskarari dagokionean, hirugarren hizkuntza eskakizunaren mailako ezagutza izatea eskatzen zen.

  Errenta eta diru bilketa teknikari lanpostu hau aldi baterako beteko da, berez, beste zeregin batean eta behin-behineko izaeraz ari den plazaren jabea lanpostura itzuli bitartean.

  Errenta eta diru bilketa teknikariak funtzio ugari ditu: errolda fiskalak eguneratu, hiri katastroan edo jarduera ekonomikoen zergan emandako alta berriak konprobatu eta kitapenak eskatu, bide publikoaren okupazioa likidatu, hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga likidatu eta kobratu, landa lurren segregazio eskaerak prestatu eta planoak egin, zerga kitapenen eta errezibo kobrantzen aurkako errekurtso eta erreklamazioak kudeatu edota, diru sarreren datak kontrolatu, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!