Oñatiko udala

75 lagun kontratatuko dira udalekuetako begirale izateko

2021/05/26
Card image cap
Puntuazioaren araberako behin betiko zerrenda eta lehen prestakuntza saiorako deialdia argitaratu dira

  Merituen araberako behin betiko puntuazioa eta altuenetik bajuenerako hurrenkera jarraituz osatutako zerrenda atzo arratsaldean argitaratu zen udal web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Larunbatean egingo den prestakuntza saiora zerrendako lehen 75 hautagaiek joan beharko dutela zehazten da. Era berean, sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa oraindik aurkeztu ez dutenek larunbatean presentatu beharko dute, eta hala egin ezean hautaketa prozesutik kanpo geratuko direla azpimarratzen da. Izan ere, aipatu agiria derrigorrezkoa baita begirale gisa kontratatuak izateko baina lehenengo 75en artean 14k oraindik ez dute aurkeztu.

  Maiatzaren 29an egingo den lehenengo prestakuntza saioa Eltzian egingo da eta trinkoa izango da, 9:00tatik 13:30tara eta 15:00tatik 18:30tara luzatuko da. Bigarren bat ere aurreikusita dago, ekainaren 12rako. Saio hauetan taldeak banatu eta haurren adinaren araberako programazioa osatzen da, eguraldiaren araberako alternatibak prestatuz. Gainera, Covid-19ari aurre egiteko protokoloa azaltzen da eta begiraleek jarraitu beharreko pautak argitzen dira.

  Formazio saioetara joatea derrigorrezkoa da. Horregatik, ezintasunen bat dutenei aurrez jakinaraztea eskatzen zaie.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!