Oñatiko udala

7 orduko bi argi mozketa egingo dira datorren astelehen eta astearte gauetan, Bidebarrieta inguruan

2023/05/10
Card image cap
Bidebarrieta 1 transformazio zentroan hobekuntza lanak egingo dira

  Maiatzaren 15eko gauean, 9 bebarruri eragingo dio argindar etenak eta hurrengo egunean, maiatzaren 16ko gauean, beste 11 bebarruri eta Bidebarrieta kaleko argiteria publikoari eragingo dio. Bidebarrieta 1 transformazio zentroan behe-tentsioko koadroak ordezkatuko dira, ikuspen aurreratua instalatzeko.

  Elkarren segidako bi gauetan Oñargik egingo dituen lanek Errementari plaza eta Bidebarrieta eta Zubibarri kaleetako hainbat eraikini eragingo die. Konkretuki, astelehen gauean argindarrik gabe geratuko dira: Bidebarrieta kaleko 5etik eta 17ra arteko zenbaki bakoiti edo inparretan eta Zubibarri kaleko 2 eta 4ean. Eta astearte gauean, maiatzaren 16ko gauean, Bidebarrieta kaleko 4tik eta 18ra arteko zenbaki bikoiti edo parretan, Errementari plazako 8, 9 eta 10ean eta Bidebarrietako argiteria publikoan. Egun bakoitzeko argindar etenak 7 orduko iraupena izango du, gabeko 23:00etatik hurrengo eguneko goizeko 06:00ak arte. Lanak eta ondorioz argi mozketak gauez egingo dira, ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko.

  Datorren astelehen eta asteartean argirik gabe utziko diren bebarruetan dagokion oharrak jarri dira. Argindarra aurre abisurik gabe emango da eta aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

  Oñargik herriko argindar hornidura sarea eguneratu eta hobetzen jarraitzen du. Orain aste batzuk Ultzegineko transformazio zentroan lanak egin zituen eta datorren aste hasieran beste horrenbeste egingo du Bidebarrieta 1 transformazio zentroan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!