7 orduko argi mozketa egingo da astelehen gauean Bidebarrieta kalea eta inguruetako hainbat eraikinetan

2023/03/22
Card image cap
Ultzegineko transformazio zentroan hobekuntza lanak egingo dira

  Datorren astelehenetik astearterako gauean, martxoaren 27ko gabeko 23:00etatik hurrengo eguneko goizeko 06:00ak arte, argindarra etengo duela jakinarazi du Oñargi enpresak. Bidebarrieta eta Arantzazuko Ama kaleetako eta inguruetako 25 bebarruri eta tarte batzuetako argiteria publikoari eragingo dio argindar etenak.

  Ultzegin kaleko Transformazio Zentroan behe-tentsioko koadroak ordezkatu behar dituzte, ikuskapen aurreratua instalatzeko. Lan horiek egin bitartean transformazio zentro horretatik hornitzen diren eraikin eta argiteria publikoan argindarrik gabe geratuko dira. Bebarruetan dagokion oharrak jarri dira jada.

  Oñargik, instalazioak berritzeko lanen baitan, Ultzegin kaleko transformazio zentroan hobekuntzak egingo ditu datorren astelehenetik astearterako gauean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!