7 orduko argi mozketa egingo da asteazken gauean Arantzazuko Ama, Atzeko kale eta inguruetan

2023/04/24
Card image cap
Ultzegineko transformazio zentroan hobekuntza lan berriak egingo dira

  Martxoaren 27an ere Arantzazuko Ama eta Bidebarrieta kale inguruetan beste argi mozketa luzea egin zen, Ultzegineko tranformazio zentroan lanak egiteko. Behe-tentsioko koadroen ordezkapena egiten hasi ziren eta horretan jarraituko dute asteazken gauean. Aste honetakoekin, lanak guztiz osatzea aurreikusten dute Oñargiko arduradunek.

  Bigarren argindar etete honek eraikin gutxiagori eragingo die, 10 eraikini, eta Arantzazuko Ama kaleko argiteria publikoari. Aipagarria da, asteazkenean argindarrik gabe utziko diren 10 bebarru horiek martxoan ere argi barik geratu zirela.

  Argindar etenak zazpi orduko iraupena izango du eta gauez egingo da, ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko; asteazkenetik ostegunerako gauean kenduko da argia, apirilaren 26ko gabeko 23:00etatik hurrengo eguneko goizeko 06:00ak arte. Argirik gabe utziko diren bebarruetan dagokion oharrak jarri ditu Oñargik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!