Oñatiko udala

7 konpromisodun adierazpena bere egin du Oñatiko Udalak, martxoaren 8aren harira

2024/03/08
Card image cap
Genealogia feminista ikusarazi eta eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeekiko zorra aitortzen du idatziak

  Euskadiko Udalen Elkarteak, EUDELek onartu eta zabaldutako adierazpena bere egin du Oñatiko Udalak eta hala irakurri zen azken Osoko Bilkuran.

  Historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzen da eta adineko emakumeen egungo belaunaldian arreta jartzen da, hauen esperientziak, borroka moldeak eta errealitatearen ikuspegi kritikoa balioan jarriz. Aldi berean, sistema patrialkalak ikusezin bihurtu dituen jatorri eta tradizio kultural ezberdinetako emakumeen, emakume arrazializatuen, lesbianen, dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta adinekoen ekarpenak aldarrikatzen dira.

  7 konpromiso konkretu jasotzen dira martxaren 8ko adierazpenean: memoria historikoa aitortu eta berreskuratu, mugimendu feministak aintzatestea, adineko emakumeek esparru publikoan dituzten esperientzietan eta harreman eta partaidetza moduetan arreta jartzea, belaunaldien arteko topaketa eta elkarrizketa guneak babestea, emakumeen ikusgarritasun soziala sustatzea, adineko emakumeei ahalduntze ekonomikoa bermatzea eta indarkeria matxistaren detekziorako eta arreta hobetzeko bideak aztertu eta sentsibilizazio eta hausnarketa espazioak sustatzeko.

  Otsaileko Osoko Bilkuran erdibana irakurri zuten martxoaren 8aren inguruko adierazpen instituzionala Izaro Elorza alkateak eta Itziar Alonso zinegotzi jeltzaleak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!