50 gaztek parte hartuko du bihar Enpresagintza Fakultatean egingo den GazteGOTalent lehiaketan

2017/03/16
Card image cap
Gazteen enpresa-talentua erakutsi nahi da

  Enpresa-mundua atsegin duten 2. batxilergoa eta Lanbide Heziketako gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek proposatuko benetako erronkak bideratu beharko dituzte. Lehiaketan, ikasleek, euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu beharko dituzte, epaimahaiak sinets dezan proposatzen duten ideia dela erakundearen beharretara ondoen egokitzen dena.

  Jardunaldia 9:00etan hasiko da Enpresagintza Fakultateko areto nagusian. Ongi-etorriaren ondoren enpresek proposatutako erronkei erantzun beharko diete gazteek. Hiruzpalau laguneko taldeetan lan egingo dute hautatu duten erronka lantzen. Egindako lana 12:30etan aurkeztuko diote epai-mahaia osatzen duten kideei eta gainontzeko lehiakideei. Ordubete beranduago berriz, hiru talde finalistak zeintzuk diren jakinaraziko da.

  Irabazlearen izena berriz, apirilaren 7an emango da. Bitartean, talde finalistek lanaren zabalpen eta promozioa egin beharko dute sare sozialetan eta ahalik eta atxikimendu gehien bildu. Irabazleek Madrilerako edo Bartzelonarako asteburuko bidaia eta eurek aukeratutako kontzerturako sarrerak eskuratuko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!