Oñatiko udala

42-45 lagunek parte hartuko dute AULKIAK Oñatiko elkarteen topaketetan

2021/11/18
Card image cap
Bihar eta etzi izango dira lehen saioak eta azaroaren 27an hirugarrena

  Herri mailan dagoen elkarkidetza mugimendu anitz eta aberatsa batu, elkarren berri izan eta talde edo kolektibo gisa dituzten arazo eta erronkez gogoeta partekatu eta proposamenak trukatzea da helburua. Topaketak esperientziak elkarbanatzeko espazio izatea nahi da. 42-45en bat lagunek eman dute izena baina jakina da batzuek talde edo elkarte bat baino gehiago ordezkatuko dutela eta izango dela, baita ere, kolektibo beraren izenean hurbilduko diren hainbat lagun. Guztira, 35-40ren bat talde eta eragileren ordezkaritzak biltzea espero da.

  Aulkiak egitasmoa “eraikitzen” ari den egitasmoa da eta emango diren hurrengo urratsak dinamikak berak markatuko ditu aurrera egin ahala. Baina hasi azaro amaiera honetarako antolatu diren topaketa-saioetatik hasiko da.

  Parte hartzeko asmoz izena eman dutenei beraien talde edo kolektiboari buruzko fitxa betetzea eskatu zaie eta horren aurkezpenetik hasiko da topaketa-dinamika. Gero, elkar ezagutzen jarraitzeko beste ariketa batzuk egingo dira. Topaketetarako hiru egun finkatu dira baina ordezkari bakoitzak behin bakarrik joan beharko du, gehien komeni zaion egun eta orduan.

  Aulkiak topaketok hainbat helburu dituzte: herrian diharduten talde ezberdinen arteko elkar ezagutza sustatu, egiten duten lana balioan jarri eta elkarlanerako bideak esploratuz, Oñatik dituen behar eta erronka komunei erantzun kolektiboa ematea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!