40 laguneko bolondres taldea bildu dute Erreusak proiektuan landa-lana egiteko

2021/06/22
Card image cap
(Arg: Gipuzkoako Hitza)
Bi formakuntza saio antolatu dira, ekainaren 26an eta 28an

  Oñatiko ondare etonografikoaren bilduma osatzea da Erreusak proiektuaren helburua. Horretarako, herriko 80 baserri eta beste zenbait tailer eta erakunde bisitatuko dituzte uztaila eta abuztuan zehar. Gutira, 1.400 pieza inguru katalogatzea aurreikusten dute. Egitasmoaren azken helburua, arbasoek utzitako ondarea jaso eta hurrengo belaunaldiei uztea da.

  Datozen bi hilabeteetan egingo da landa-lana aurrera eramateko prest dauden boluntarioengana jo dute proiektuaren sustatzaileek. Deialdi irekia egin zuten laguntzeko gertu leudekeenek izena eman zezaten eta 40 laguneko taldea osatu dute. Hauek, talde txikitan eta astebetez, goizez, informazio bilketa egingo dute baserriz baserri. Lanabes edo tresnei argazkiak atera eta horien inguruko historia eta lekukoen testigantzak jaso beharko dituzte.

  Landa-lana nola egin, fitxak nola bete edo elkarrizketak zelan egin azaltzeko bi formazio saio antolatu dira baina boluntario bakoitzak bakarrera joan beharko du. Aukeran, ekainaren 26a goizez edo 28a arratsaldez finkatu dira. Ekainaren 26an, zapatuarekin, 10:00tatik 12:00tara izango da saioa, eta ekainaren 28an, astelehenarekin, 17:00tatik 19:00tara. Bi saio hauek Antixena gaztetxean egingo dira, hasieran iragarritako lekua aldatuta.
Erreusak proiektuaren landa-lana uztailaren 5etik irailaren 3ra egitea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!