4 positibo atzeman ziren astelehenean egin zen baheketan

2021/04/21
Card image cap
(Arg: Goiena)
Guztira 227 oñatiarrek parte hartu zuten

  Olakua tabernan apirilaren 7tik 12ra ibili ziren bezeroak PCR probak egitera deitu ziren domekan eta behaketa astelehen arratsaldean egin zen. 227 lagun hurbildu ziren osasun zentrora eta horietatik 4k positibo eman zuten. Hau da, proben  % 1,76ak positibo eman zuen. Baina Osasun Sailak gaur argitaratu dituen datuen arabera Oñatin atzo 14 positibo atzeman ziren, guztira. Horrek esanahi du Covid-19az kutsatuen kasuek gorantz jarraitzen dutela gurean, nahiz eta domeka eta asteleheneko datuek apaltze baten aurrean egon gintezkeela pentsarazi.

  Azken 14 egunetan 177 positibo berri zenbatu dira Oñatin eta horrek, 100.000 biztanleko, 1.543ko intzidentzia tasa dugula adierazten du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!