344 neska mutikok eta 34 begiralek, laguntzaile batek eta beste 2 koordinatzailek parte hartuko dute gaur hasi diren udaleku irekietan.

2012/07/02
Card image cap
MILAKOLOREZ BLAI da aurtengo lema.

  Aurten ere ETEO eraikina izango da udaleku irekietako neska-mutil eta monitoreentzat topalekua. Baina iazko gunea hobetuz, lehen solairuko gelak hartu dituzte.

  Udaletxean lanak egiten ari direnez gainera, plaza inguruan burutzen ziren hainbat ekintza San Lorentzon izango dira aurten, ostiraleko txupinazoa edota datorren asteleheneko entzierroak esaterako. Horrezaz gain iaz estreinatu zituzten espazio berriak berriro erabiliko dituzte. Hala, txikienak, San Lorentzo eta Olakuako plazatxo eta jolasguneetan ibiliko dira nagusiki.

  Utzailaren 27a bitartean, udaleku irekietan diharduten haurrak, adinka, 3 talde nagusitan bildu eta beren behar eta gaitasunei egokitutako programa ezberdinak beteko dituzte. 3-4 eta 4-5 urtekoak A taldea izango dira, 5-6 eta 6-7koak B taldea eta gainontzekoak, nagusienak C taldea. Iaz hartutako ohiturari jarraituz gainera, adin talde bakoitza kolorearen arabera zehaztuko da.

  Bakoitzak egunero egingo dituen ekintzak zehaztuz eta non egongo diren adieraziz, aste osoko programa jasoko duten kartelak izango dira ETEOko sarrera nagusian eta baita Udaleko webguneko udaleku atalean. Hala, berandu datorrenak edo haurra lehenago hartu behar duenak, non eta zertan dauden jakin ahal izango du.

  Garrantzitsua da baita ere haurra hartzera nor joango den begiraleari jakinaraztea. Edo bakarrik joaten direnen kasuan hartarako baimena sinatuta eramatea.

  Udaleku irekietako partaideak, adinka 3 talde nagusitan bildu eta programa berezitua garatuko badute ere, izango dira, guztiok elkarrekin egingo dituzten ekintzak: uztailaren 6an txupinazioa, 9an entzierroa edota 27an “Agur Milakolore” azken jaia.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!