Oñatiko udala

2024ko aurrekontuen "zehaztasun falta" eta "udal gobernuaren malgutasun eza" azaldu du EAJk, pentsa ohar bidez

2023/12/18
Card image cap
EAJren udal taldeko sei zinegotzietatik bost
1,5 milioi euroko inbertsioa exekutatu gabe geldituko dela salatu du

  EAJk 8 proposamen aurkeztu zituen 2024ko aurrekontu proiektua hobetzeko helburuz, baina bakarra onartu zen, dakizuenez. Horren harira, udal-gobernuak emandako erantzunen balorazioa argitaratu dute jeltzaleek, prentsa ohar bidez.

  EH Bilduk jeltzaleek egindako proposamenak aintzat ez hartu izana gobernu taldearen malgutasun ezari egotzi dio EAJk.
Gainera, nabarmendu dute udal gobernuak orokortasunetik jardun duela, aurrekontu proiektuan jaso diren diru-lerro asko oso-oso orokorrak eta zehaztasun gabeak direla salatuz. Hala, zein proiektu, nola eta non egingo diren jakiterik ez dagoela gaineratu dute.

  Bestalde, exekutatu gabe gelditu diren 1,5 milioi euroko inbertsioetan jarri du fokua EAJk, eta 2024ko aurrekontuetan partidarik ez dutela gaineratu dute. Kasu horretan leudeke, Musika Eskola, Kasko Historikoa Eraberritzen Plan Berezia, Azokagunea eraberritzeko proiektua eta Olakuako potzurako exekuzio-proiektua. Aurten exekutatu ez diren inbertsioak, urteko likidazioa eginda, 2024ko aurrekontuetan txertatuko direla jakinarazi zien Ogasun batzordeburuak azaro amaieran, emailez. Aurrekontu dinamika hori ez dela egokia dio EAJk, azken Osoko Bilkuran onartu zen aurrekontua eta martxoko Osoko Bilkuran onartuko dena oso desberdinak izango baitira. Aurrekontuen zehaztasun faltaren ondorio dela esan dute jeltzaleek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!