Oñatiko udala

2021eko asfaltatze kanpainaren berri emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/12/09
Card image cap
Lana Firmes Alaveses enpresari esleitzea erabaki da

  Udalak herri guneko errepideak konpontzeko diru partida bat bideratzen du urtero asfaltatze lanetarako. Herriko errepideen egoera aztertu eta zoladura okerren dutenak asfaltatu ohi dira. Aurtengo kanpainan Euskadi etorbidea eta Santa Marina plaza eta Kultur etxearen arteko bidegurutzea asfaltatuko dira.

  Zoladura konpontzeko lanen gehienezko aurrekontua 40.000 eurotan finkatu zuen udaleko Zerbitzuak departamentuak eta hiru enpresei eskaintza egitea eskatu zitzaien. Eskaintza merkeena Firmes alaveses SAk egin du eta asfaltatze lanak Gasteizko enpresari esleitzea erabaki da, udalaren aurrekontua 10.500 eurotan merkatuta. Euskadi etorbidean eta Santa Marina plaza inguruan 1.780 metro karratu fresatu eta asfaltatuko dira, 5 cm-ko lodiera duen zoladura berria botata. Lanok, 2022ko urtarrila amaiera baino lehen egitea aurreikusten da. Aipatutako xehetasunak, eta beste batzuk, udal gobernu taldeko kideei azalduko zaizkie arratsaldeko bileran.

  Azken orduko beste gairik aurkezten ez bada, 2021eko asfaltatze kanpainari dagozkion lanen kontratazioa da lan zerrendan jaso den eztabaidagai bakarra.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!