2021ean ez da Oñatiko inauteririk ospatuko
2020/11/19

Mezua Konde-Kondesak zabaldu dute sare sozialetatik
Oñatiko inauteria antolatzeaz arduratzen den taldeak datorren urtekoari azken ukituak ematen beharko luke oraintxe, entseguak, abendu-urtarrilean hasi ohi baitira. Baina COVID-19ak horri ere eragin dio eta 2021ean Oñatiko inauteririk ez ospatzea erabaki berri dute. Horren berri konde-kondesak eman dute sare sozialetan bideo bat zintzilikatuz.
2021ean ez da Oñatiko inauteririk ospatuko baina antolakuntza taldea 2022ra begira jarri da jada.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!