2021-2022 ikasturterako izen-emate epea ireki du Ganbara Kantu Eskolak

2021/06/28
Card image cap
Irailaren 13an hasiko dute ikasturte berria

  Erein zure bidea lelopean aurkeztu du Ganbara kantu eskolak ikasturte berrirako matrikula epea. 3 urtetik hasita musika, ahotsa eta erritmoa lantzeko aukera zabala eskaintzen du Ganbara faktoriak: 3-5 urte arteko haurrentzako Hasiberriak tailerrak, LH1etik 4. mailara arte Ganbara Txikitxoa, LH 5. mailatik batxilergoko lehen mailara arte Ganbara Txiki, batxilergoko bigarren mailatik aurrera Ganbara abesbatza eta 16 urtetik gorako ahots zurientzat Hots abesbatza. Bakoitzak, entsegu eta lan erritmo ezberdina izango du baina guztientzat oraintxe da izena emateko unea. Eskaintza osoa www.ganbarafaktoria.eus webgunean dago ikusgai, eta matrikula ere bertatik bete behar da.

  Kantu eskolan parte hartzeak onura asko dakartza: norbere ahotsa ezagutu eta etekina ateratzea, memoria eta arreta lantzea, sormena garatzea, autoestimua handitzea, harremanak hobetzea edota gorputz-espresioa lantzea, besteak beste.

  Irailaren 13an hasiko den 2021/2022 ikasturterako matrikula epea gaur ireki du Ganbara kantu eskolak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!