Oñatiko udala

2021-2022 ikasturtea prestatzen ari dira Txaloka ludotekan

2021/09/14
Card image cap
Ekintza bereziak aste honetan
Ekintza bereziak egiten ari dira astean eta ate irekiak izango dira irailaren 20tik 28ra

  Txaloka ludotekaren kudeaketan ziklo berriari ekin dio Txatxilipurdi elkarteak, udalak deitutako lizitazioa lortu ondoren. Kontratazio ziklo berri bat baina aurreko hirurek emandako esperientziaz hasiko duena. Zehaztu dute ikasturte hasierarako ekintza egutegia eta gauzatzen ari dira jada: Ludoteka kalera atera zuten atzo eta halaxe egingo dute egunero ostiralera arte, ate irekiak izango dira jarraian eta urriaren 6an ikasturtea martxan jarriko da. Tartean, erabiltzaileek izena eman beharko dute.

  Nobedadeak daude izen-ematearen inguruan, ikasturteka egingo baita aurrerantzean. Hori bai, urtea bitan banatuko da, eta urte osoko matrikulaz gain, urte erdikoa hautatu ahal izango da. Hobariak ere eskeinatzen dira. Guzti horri buruzko xehetasunak datorren astean egingo diren ate ireki jardunetan emango zaie guraso eta interesatuei.

  Ikasturte berriari ekin aurretik ohikoa izaten da ludoteka kalera atera eta herriko haur guztiei parte hartu eta ezagutzeko aukera eskaintzea. Atzo hasi ziren ekintza berezi hauek Goienako plazan. Gaur berriz, San Martinen sukaldaritza txokoa izango da, asteazkenean, herria ezagutzeko ginakana eta eraikuntza jolasak plazan, ostegunetan bitxigintza eta papiroflexia Larrañako ur uhinak parke inguruan eta ostiralean, amaitzeko, aurpegi margoketa eta jauzgailua Errementari plazan. Beti ere, eguraldi ateria badago, euria egiten badu inguruko arkupetara edo ludotekara aldatuko baitira ekintzak. Aste honetako saio berezi hauek 16:30tatik 19:30tara izango dira, herriko haur guztiei irekita.

  Irailaren 20tik 28ra berriz, ate ireki jardunak egingo dira Txaloka ludotekan bertan, Lizaur kaleko 5ean. Edonork izango du Txalokako egunerokoa bertatik bertara ikusi, informazioa eskatu eta izena emateko aukera. Kurtsoa, normaltasunez, urriaren 6an hasiko da ludotekan.

  Txaloka ludoteka 3 eta 8-9 urteko haurrei zuzendutako udal zerbitzua da. Astelehenetik ostiralera arratsaldez zabaltzen da. Lokala guztiz berritu zen 2019an eta haurren sormena eta elkarrekintza sustatuz, bitarteko berriak jarri ziren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!