2020ko larre kanpainan egingo diren lanak adostu dira

2020/07/06
Card image cap
Iaz egiteko geratu ziren hainbat ur-aska eta garbitze/desbrozatze lanak txertatu dira

  Unaimendi inguruan ur-aska berri bat jarri eta egun dagoena hobetzeko lanak egingo dira. Gainera, Unaimendin bertan, arantzadia jo eta garbituko da. Lizartzako manga konpontzea aurreikusten da eta Aitzgain-Txirikillaleku inguruan desbrozatze lanak egingo dira. Hori da maiatza amaieran Aloña lan taldearen bileran berri eman eta adostu zena.

  2020ko larre kanpainaren baitan egingo diren lanak Foru Aldundiak eta Udalak ordainduko ditu; Aldundiak 13.000 euroko partida dauka eta Udalak 30.000 eurokoa. Tokiko Gobernu Batzarrak aipatu lanak egiteko aurrekontua eta finantzazioa onartu berri ditu. Ondorioz, 30.000 euroko ekarpena egingo du Foru Aldundiko hobekuntza fondora.

  Aloabel elkarteko kideekin iaz egin zen bileran Aloñako larretan, Unaimendi eta Eskista inguruan, ur hornidura zabaltzea aurreikusi zen, beste hainbat lanen artean. Baina guztiak egiteko biderik egon ez zenez, hainbat ur-aska jarri edo hobetzeko lanak eta zelaiak garbitu/desbrozatzeko lanak aurtengo asmotan txertatu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!