Oñatiko udala

“Zuzenbidearen zeregina gizarte mugimendu berrien aurrean” izeneko mintegia gaur amaituko da Lege Soziologia Institutuan

2015/09/11
Card image cap
Nazioarteko 14 aditu batu ditu Unibertsitate Zaharrean

  Azken urte hauetan gizarte mugimendu eta adierazpenak ugaldu egin dira eta garrantzia handiko fenomenoa bihurtu dira bereziki Arabiar Udaberria abiatu zenetik. Baina herri ezberdinetan sortu diren mugimendu horien arteko harremanik ba al da? Zein ezaugarri komun eta ezberdindu dituzte? Egungo sistema politiko eta legalei aurre egiten dieten gizarte mugimendu berri hauek erresistentzia eta oposiziorako zein bitarteko erabiltzen dituzte? Galdera horiei erantzun asmoz eta gizarte mugimendu berrien aurrean zuzenbideak duen edo izan beharko lukeen zeregina zehaztu asmoz, nazioarteko 14 aditu bildu dira Unibertsitate Zaharrean. Atzo hasi zuten mintegia gaur arratsaldean amaituko dute.

  Mintegi hau, 2015eko mintegi egutegian programatu den azken aurrekoa da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!