Oñatiko udala

“Zatoz Euskaraz Udalera” kanpaina abian da, hauteskundeetan euskarak irabaz dezan

2023/04/28
Card image cap
Kanpainaren helburua bikoitza da, alderdiak eta herritarrak sentsibilizatzea

  Debagoieneko Udalek eta Mankomunitateak sustatu dute Zatoz Euskaraz Udalera kanpaina eta bi norabidetan doa, alderdi politikoak sentsibilizatu nahi dira hautagai euskaldunen aldeko apustua egin dezaten eta herritarrengan ere eragin nahi du, hauteskundeetan egiten duten hautuan hausnarketa kontzientea egin dezaten.

  Kanpainaren sustatzaileek gogorarazten dute azken 30 urteotan lan handia egin dela udal administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko, eta ahalegin horri eusteko eta euskararen normalizazioan pauso berriak emateko ezinbestekoa dela udal ordezkariak euskaldunak izatea edo, gutxienez, euskaraz ulertzea.

  Baina aldi berean, herritarrek hauteskundeetan egiten duten hausnarketan eragin nahi da, eta fokua haiengan jarri. Herritarren esku dago bozka nori eman eta horretan ere euskara irizpide izatea garrantzitsua dela diote kanpainaren sustatzaileek.

  Nerea Reparaz ETBko albistegietako kazetaria da kanpainaren protagonista eta propio grabatu diten bi bideotan debagoienak hautagai euskaldunak behar ditu esaten du horren gakoa duten herritarrei zuzenduta. Zatoz euskaraz udalera kanpainaren baitan osatu diren bi bideoak sare sozialen bidez zabaltzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!