Oñatiko udala

“Zapaltzen gaituen sistemari SUA!” aldarrikatuz martxoaren 8rako deia egin du Debagoieneko Mugimendu Feministak

2022/03/01
Card image cap
Ekitaldiak herriz herri antolatu direla jakinarazi zuten prentsaurreko bateratuan

  Emakumeak erasotzen dituen gizarte matxista, kapitalista, kolonialista eta arrazistari aurre egunero egin behar zaiola aldarrikatu zuen Debagoieneko mugimendu feministak atzo. Elorregin agerraldia egin zuten eskualdeko herri guztietako ordezkariek.

  Indarkeria matxista, kapitalista, kolonialista eta arrazista bereziki emakumeek pairatzen dutela jakinik martxoaren 8an emakumeak kalera irteteko deia zabaldu zuten, hainbat eskaera egiteko: osasun eta hezkuntza sistema duin eta publikoak indartu daitezela; pentsio publiko duinak; zaintza lanen duintze eta ordaina; pertsona migratuak ez kriminalizatzea; etxebitizak guztiontzat eta autodefentsa feminista.

  Eskualdeko herri guztietan antolatu da ospakizun-aldarrikapen egitaraua martxoaren 8aren bueltan, baita Oñatin ere. Martxoaren 5ean esaterako, bazkaria izango da gaztetxean; 6an, emakume artisauen azoka goizean eta txokolatada eta pankartak prestatzeko auzolana gaztetxean eta martxoaren 8an manifestazioa 19:00tan plazatik irtenda. Martxoaren 8an baita ere, Lagun leku elkarteak antolatuta, indarkeria matxistak hildako emakume eta haurrak gogora ekarriko dira eta elkarretaratze-omenaldia eskainiko zaie Olakuako urmaelaren parean, ondoren, luntxa eta bazkaria egingo da Olakua tabernan. Martxoaren 3 eta 10eko zine klub emanaldiek bat egingo dute Emakumeen egunarekin eta martxoaren 30ean, Emakumeak izeneko diziplina anitzeko ikuskizuna izango da kultur etxean, Mundubat, Itsaso Diaz, Elizabeth Casillas eta Noderen eskutik. Zapatu honetako gaztetxeko bazkarirako txartelak salgai daude Arrano eta Ongi tabernetan. Martxoaren 8ko bazkarirako, berriz, izena Olakua tabernan bertan eman behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!