“Zainddu maitte duzun hori” kanpaina hasi du TXANDAk

2023/05/25
Card image cap
Arreta hurbila eta pertsonalizatua eskaintzeaz gain, bonboiez eta opariz goxatuko dituzte bezeroak

  Bezeroei esker ona adieraztea eta bezeroekiko duten konpromisoa berrestea da TXANDAk abian jarri duen kanpainaren helburua. Zainddu maitte duzun hori lemak esanahi bikoitza du: bezeroak zaintzeko gogoa eta, aldi berean, zerbitzu hurbil eta pertsonalizatua eskaintzen duen herriko komertziora sartzeko gonbidapena.

  Herriko dendariek ahalegin berezia egiten dute zerbitzua eta arreta hobetzen, beti ere, bezeroak nahi eta behar duena topatu dezan. Horregatik, bertan ditugun dendetara sartzeko gonbidapena egiten dute, beste behin. Hurbilekoa eta hurbilean kontsumitzean garrantzia azpimarratzen dute, tokiko ekonomiarentzat eta herriak bizirik mantendu daitezen.

  Bezeroei ematen zaien arreta pertsonalizatua ahalik eta gozoena izan dadin, dendak apaindu eta opariak prestatu dituzte. Lorez betetako poltsa bereziak jarri dituzte lokalak apaintzen, eta sentsibilizazio mezuak dituzten bonboiak eta kanpainaren leloa daramaten poltsa berrerabilgarriak banatuko dizkiete bezeroei. 100 Kg bonboi eta 2.000 poltsa tolesgarri koloretsu prestatu dituzte.

  Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatu du TXANDAk Zainddu maitte duzun hori kanpaina. Txanda elkartea 46 dendek osatzen dute egun.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!