“Y los vasco se echaron al mar” Jose Antonio Azpiazuren liburu berria aurkeztu da gaur Donostian

2015/11/04
Card image cap
Oñatin, datorren asteazkenean presentatuko da Udaletxeko Areto Nagusian

  Euskaldunen historia itsasoarekin hertsiki lotua dago. Baina apaltasunak eta kronikak idazteko joera urriak eragozpen handiak sortu ditu euskal marinelen lorpen historiko nabarmenak ezagutu eta ezagutarazteko. Hala ere geroz eta ugariagoak dira euskaldunon historia ekonomiko eta sozialaren irudi bipolarra gaindituz, itsas jardueren garrantziaz arduratzen ari diren ikerlariak. Alegia, nekazaritza eta industria sektoreetara mugatu gabe gure inguruan itsas jarduerak izan duen garrantzia ikertu eta azalerazten ari direnak. Eta era berean, euskal marinel eta itsas-gizonek mundu mailan izan zuten garrantzia aldarrikatzen dutenak. Jose Antonio Azpiazu horietako bat da. Y los vascos se echaron al mar gaur Donostiako untzi museoan aurkeztu den liburu argitaratu berriak, itsasoak euskaldunon historian eduki duen garrantzia jasotzen du.

  Horren aurrerapena egin zuen egileak berak Pake Leku elkartean atzo eman zuen hitzaldian. Orduan, barrualdeko herriak ere itsasora begira eta honek zabaltzen zituen merkatu ugariei begira bizi zirela azaldu zuen eta Oñatiko merkatariak horren jakitun zirela adierazi zuen. Hala Indietarako edo Ternuarako negozioetan aitu zirenhainbat oñatiar aipatu zituen hitzaldian.

  Gaur Donostian aurkeztu den Y los vascos se echaron al mar liburuaren bigarren presentazioa herrian bertan egingo da datorren asteazkenean, hilaren 11an. Udaletxeko areto nagusian izango da arratsaldeko 18.30tan hasita eta bertan, noski, Jose Antonio Azpiazu idazleak berak parte hartuko du.

  Y los vascos se echaron al mar liburua, TTARTTALO argitaletxeak kaleratu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!