“Ugalketa eskubideak, genero eta sexu aniztasuna” izeneko mintegi berria hasi da gaur Lege Soziologia Institutuan

2015/04/30
Card image cap
32 laguneko ikerlari-talde zabala bildu da Unibertsitate Zaharrean

  Mintegian, ugalketarako teknika lagungarrien erabilera aztertzen ari dira genero ikuspegitik. Familia eratzeko eskubidea, identitate eta familia eredu pluralak daudela kontutan hartuta.

  Ugalketa lagunduak, ugalketa zuzenbidearen parte den aldetik, eztabaida asko sortu ditu esparru ezberdinetan, baita feminismoaren esparruan ere. Giza eskubideen ikuspegitik eta jakinik, gaia oso konplexua dela, ugalketarako teknika lagungarrien erabileran zuzenbideak dituen funtzioak eztabaidatu nahi dira gaur hasi den mintegian. Horrela, gizarte aktore ezberdinen jarrerak bereziki aztertuko dira eta fokua emakumeengan jarriko da, jakinik, ugalketa lagunduaren praktikak oso modu anitz eta zabalean eragiten diela emakumeei.

  Gaur eta bihar gauzatuko den mintegi honetan aditu askok parte hartzen dute, 32k hain zuzen ere. Gehienak, mintegiaren zuzendarien antzera Argentinatik etorritakoak dira, baina tartean, Euskadi, Mexiko, Italia, Peru eta Espainiakoak ere badaude.

  Ugalketarako teknika lagungarrien erabilera gaurkotasun handiko gaia da ikuspegi juridikotik. Disziplina arteko eztabaida eskatzen duen gaia da eta horretan, oso gogoan hartu behar dira berdintasun printzipioa eta genero ikuspegia. Hala, unibertsitate zaharrean gaur hasi den lan bileran, ugalketa eskubidea gauzatzeko moduez berba egingo da baina mugak ere zehazten saiatuko dira. Sexu aniztasunarekiko errespetuaz edo ama bakar direnen arazoez berba egingo da, norberaren aukera edo gizartearen inposizioa izan daitekeenaren ikuspegitik. Ordezko haurdunaldiaz eta, gameto emate baten ondorioz sortutako pertsonek beren jatorria ezagutzeko duten eskubideez eztabaidatuko da, besteak beste.  

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!