“Sortu zure enpresa Debagoienean” ikastaroa antolatu du Mankomunitateak, enpresa ideiaren bat duten lagunei zuzenduta

2015/05/14
Card image cap
Ekainaren 8tik 18ra egingo da Arrasaten

  Ekintzaile eta autoenpleguaren aldeko hautua egin dutenei zuzendutako ikastaro hau hiru zutabe nagusiren bueltan osatuko da: testuingurua zehaztuko da, merkatua aztertu eta beharretara egokitzeko saioa egingo da eta proiektuak martxan jartzeko pausoak azalduko dira.

  Ikastaroan zehar, ekintzailetzari buruzko hausnarketa egingo da, enpresa kontzeptu nagusiak azalduko dira, tendentzia eta negozio ideia potentzial berriak identifikatu eta sormenaren garapena landuko da eta behin proiektua definituta, enpresa martxan jarri ahal izateko, administrazio eta arlo juridikoari dagokionez eman beharreko pausoak azalduko dira. Ekonomia eta finantza arloko kudeaketa eta kudeaketa komertziala ere aztertuko dira.

  Sortu zure enpresa ikastaroak 28 orduko iraupena izango du eta ekainaren 8tik 18ra, astelehenetik ostegunera emango da. Ordutegia, berriz, 9.30-13.00 izango da.

  Izen ematea doanekoa da baina plazak mugatuak direnez, interesa duenari, lehenbailehen ematea gomendatzen zaio. Ikastaroa Arrasaten, Mankomunitateraren egoitzan emango da eta izena ere han eman behar da edo telefonoz deitu, 943.793090 zenbakira. 

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!