“Nepal lagunduz” taldeak kontu korrontea zabaldu du Euskadiko Kutxan

2015/06/08
Card image cap
Itsulapikoak jarri dira Turismo bulegoan, Kultur etxean eta kiroldegian

  Nepal lagunduz taldeak asteartean egin zuen aurkezpenean jada zehaztu zuenez, Nepalgo lurrikarek kaltetu dituztenei laguntzeko ahalik eta diru gehien batzea du helburu. Horretarako, astean zehar hainbat elkartasun ekintza egingo dituzte baina aldi berean, diru laguntzak zuzenean jasotzeko kontu korrontea ireki eta itsulapikoak jarri dituzte.

  Nepal lagunduz taldearen kontu korrontea Euskadiko Kutxan zabaldu da. Hauxe da zenbakia: ES 40 3035 0005 3900 5004 8762. Baina zenbakia eraman gabe, dirua, Nepal lagunduz taldearen kontuan sartu nahi dela esanda, ez da arazorik izango.

  Euskadiko Kutxara joan gabe bere diru laguntza eman nahi duenak, Kultur etxean, Turismo bulegoan edota Zubikoa kiroldegian jarri diren itsulapikoetan ere sartu ahal izango du. Asteazkenerako antolatu den diapositiba emanaldiaren sarrerakoan edota ostiral arratsaldean plazan ere izango da diru laguntza emateko aukerarik.

  Asteazken arratsaldean, 19.00tan Eusebio Novoaren argazkiak oinarri hartuta, diapositiba emanaldia egingo da Kultur etxean. Eta ostiral arratsaldean bestalde, 18.30tatik aurrera“Nepal lagunduz eguna ospatuko da plazan eta nepaldarrek propio prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da pintxo-pote berezian. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!