“Mindfulness: Bizitza kontzientea helburu” hitzaldia emango da bihar Elkar Hezi ikastetxean

2015/11/17
Card image cap
Zentroko hainbat irakaslek gaian prestakuntza jaso dute eta eskolan aplikatzen hasi dira

  Mindfulness-a auto-ardura eta jakin-minetik hemen eta orain arreta jartzea bereizgarri duen kontzientzia egoera da. Mindfulness-ari buruz berba egitean, arreta eta kontzientzia osoaz berba egiten da, alegia, kontzientzia aktibo eta erreflexiboari buruz. Baloraziorik gabe, aurre iritzi edo judiziorik gabe, unean-unekoa bizitzea modu aktibo, kontziente eta erreflexiboan. 

  Arreta osoko praktikek ez dute bizitzako gorabeherak desagerrarazten, baina intentsitate bereziko momentuek gugan izan dezaketen eragina alda dezakete. Eta hori eskolan edo etxean arazoak izatean, gaixotasun kasuetan,  lana galtzean, banatzean, jaiotzak, ezkontzak edo heriotzak gertatzen direnean gure erreakzioa alda arazi dezakete.

  Elkar Hezi ikastetxeko hainbat irakasle gaiaz formakuntza jaso dute. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle guztiek eta Bigarren Hezkuntzako batzuek gaian prestakuntza jaso dute sistematikoki eta maila guztietan praktikan jartzeko xedez. Horretxegatik, eta bereziki gurasoei informazio zuzena emate aldera,  hitzaldia antolatu da Elkar Hezi ikastetxean. Baina hitzaldia, “mindfulness” jarrera hezkuntzan aplikatzeaz interesa duten herritar guztiei irekita dago. Hitzaldia, bihar 18.30tan, izango da Lehen Hezkuntzako ikastetxeko liburutegian. Hizlaria berriz, gaia landu duen EMANA taldeko kide den Larraitz Urrestillak emango du.

  Elkar Hezi ikastetxetik interesa izan dezaketen herritar guztiak gonbidatzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!