“La trinchera infinita” filmak 15 izendapen lortu ditu Goya sarietarako

2019/12/03
Card image cap
Karra Elejalde gizonezko aktore onena eta Asier Etxeandia taldeko gizonezko aktorerik onena izendatu dituzte

  Euskaldun askok lortu dute izendapenen bat Goya sarien 34. Ediziorako. La trinchera infinita filmak 15 izendapen bildu ditu, besteak beste, pelikula onena, zuzendari onena, edota aktore gizon eta emakumezko onenak kategorietan. Alde teknikoari dagozkion izendapen ugari ere jaso ditu. Alde horretatik oso pozik azaldu dira Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Handia filmarekin lortutako 13 izendapenak gainditzea ezinezkotzat jotzen zuten baina 13 ez, 15 lortu dituzte. Sariak zenbat diren urtarrilaren 25an jakingo da Malagan egingo den sari banaketa ekitaldian.

  La trinchera infinita filmak 15 izendapen lortu ditu esan bezala Goya sarietarako baina gehiago lortu dituztenak badaude:Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra 17 izendapen ditu eta Pedro Almodovarren Dolor y gloria 16. Karra Elejalde aktore onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Lehia horretan izango dira, halaber, La trinchera infinitako protagonista den Antonio de Torre, Antonio Banderas  eta Luis Tosar.Aktore emakumezkoen atalean, La trinchera infinitako koprotagonista Belen Cuestak ere izendapena jaso du. Antzeztaldeko aktoreari dagokionez, Asier Etxeandia eta Leonardo Sbaraglia elkarrekin lehiatuko dira film berarekin, Dolor eta gloria.

  Aritz Morenok eta Galder Gaztelu-Urrutiak, berriz, zuzendaritza berri onenaren sarirako izendatu dituzte, Ventajas de viajar en tren eta El hoyo filmengatik, hurrenez hurren. Debulitoon etxearen Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo filmak berriz, animaziozko luzemetraia onenaren sarirako izendapena lortu du.

  Goya sarien gala urtarrilaren 25ean izango da Malagan.  


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!