“Indarkeria matxistaren aurka, elkarrekin” lemapean, emakumeen eskura dauden zerbitzuen telefono zerrenda osatu du udalak

2020/11/20
Card image cap
Esku-orriak etxeetara banatuko dira

  Asteazkena, azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna dela kontuan hartuz, udaleko Berdintasun departamentuak esku-orriak banatuko ditu etxe guztietara. Indarkeria kasuen aurrean, laguntzeko dauden zerbitzuetako telefono zenbakiak jaso dira bertan. Eusko Jaurlaritzaren 24 orduko zerbitzua, Larrialdiak, Oñatiko udaltzaingoa, udaleko Gizarte Zerbitzuak edota Berdintasuna departamentuarekin harremanetan jartzeko telefono gida modukoa osatu da. Mehatxatua, beldurrez edo blokeatuta sentitzen diren emakumeak laguntza eskatzera animatu nahi ditu udalak.

  Azaroaren 25erako bestalde, salaketa eta aldarrikapen ekitaldi bat prestatzen dihardu Oñatiko Sare Feministak. Asteburuan azken ukitua eman asmo diote eta datorren aste hasieran jakinaraziko da, parte hartzeko deialdia zabaltzearekin batera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!