Oñatiko udala

“Herri txiki, infernu handi” ETBko saioa Oñatin grabatuko da datozen bi astetan

2021/09/03
Card image cap
Irailaren 16an egingo den azken grabaketa nagusirako txartelak asteartean jarriko dira eskuragarri

  Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duten telebista saioaren 8. denboraldiko atalak grabatzen hasi dira jada. Horietako bat Oñatin izango da. Datorren astean, astelehen eta asteartean, grabatuko dituzte herritarrekin elkarrizketak eta horien aurkezpeneko grabaketa nagusia irailaren 16an egingo da. Herritar orori zuzendutako azken grabaketa hori plazako frontoian egin asmo da, baina kiroldegiko kantxara aldatu daiteke, eguraldiaren arabera. Eguna eta ordua bai finkatuta daude: irailaren 16an esan bezala, 20:30tan. Azken grabaketa horretarako gonbidapen txartelak berriz, asteartean, hilaren 7an eskuragarri jarriko dira udalaren webgunean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!