Oñatiko udala

“First Lego League” lehiaketan parte hartzeko prestatzen ari dira Elkar Hezi eta Oñati institutuko ikasleak

2022/02/01
Card image cap
Finala Arrasaten izango dute, martxoaren 5ean

  Elkar Hezi ikastetxeko 3.DBHko ikasleak eta Oñati institutuko 4.DBHkoak First Lego League lehiaketako finalean parte hartuko dute martxoan. Bitartean, bertara eramango duten robota eta berrikuntza proiektuari azken ukituak ematen ari dira. Izan ere, First Lego Leaguek bi atal baititu: batetik, hainbat proba gainditu beharko dituen robota diseinatu eta muntatu behar da eta, bestetik, benetako arazo bat konpontzeko berrikuntza proiektua garatu behar dute. Aurten logistika arloko arazoa proposatu da eta ondasun eta salgaien garraioak egun dituen erronkei aurre egiteko soluzio berritzaileak topatu beharko dituzte. Bi erronka horietan zientzia, teknologia, dibertsioa eta talde lana aplikatu behar dituzte ikasleek.

  Mundu zientifiko teknologikoa eta gaitasun digitalak Euskadiko ikasleengana hurbiltzea eta hori modu atsegin eta desberdinean egitea da First Lego Leaguen helburua. Horretarako, 6-9 urte eta 10-16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako programa bikoitza garatzen da. Aurtengo edizioan nazioarteko hezkuntza programak mundu osoko 560.000 ikasle baino gehiagori helaraziko zaizkie. Euskadin 43 ikastetxetako 116 taldek parte hartuko dute bi adin taldetan eta Oñatitik bi talde arituko dira, Elkar Hezi eta Oñati institutuko talde bana.

  Oñatiarrek, beste hainbat herritako ikaslerekin batera, Arrasaten izango dute FFL-n finala, martxoaren 5ean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!