“Familia-justizia eta ezgaitasun legala” aztergai da lege soziologia mintegi berrian

Lege soziologia institutuko workshop-ak aurrez aurrekora itzuli dira aurten, nahiz eta gehienak mistoak diren eta on-line bidea ere erabiltzen duten. Gaur goizean abiatu den mintegia dena den, guztiz telematikoa izatea aurreikusi zen hasieratik eta hala antolatu da institututik.
Oxford Unibertsitateko irakasle Mavis Maclean-ek koordinatzen du bihar eguerdira arte luzatuko den mintegia eta herrialde ezberdinetako familia-justizia sistemak eta ezgaitasun legala figura nola egituratzen den aztertuko da. Inglaterra, Gales, Argentina, Espainia, Bulgaria, Turkia, Frantzia, Australia edota Herbeheretako legislazioak azalduko dira, guztien arteko konparaketa eginez. Horretarako, aipatu herrialdeetako unibertsitateetan diharduten 15 adituk bat egingo dute on-line mintegian.
Lege soziologia institutuak antolatutako hurrengo mintegia ekainaren 23 eta 24an izango da, aurrez aurre, unibertsitate zaharreko aretoetan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!