“Euskarak 365 egun Oñatin. Pauso bat aurrera” ekimenaren aurkezpena egingo da bihar

2021/10/13
Card image cap
Euskararen erabilera areagotzeko hiru proposamen egingo dira

  Aurten ez da Euskaraldia egingo, baina hizkuntza-praktika egokiak lantzen jarraitzeko beharra dagoenez, EUSKARAK 365 EGUN OÑATIN pauso bat aurrera izeneko ekimena antolatzen ari dira udaleko Euskara zerbitzua eta Euskaraldiko herri-batzordea. Ekimenak helburu nagusi bat du: euskarazko praktikak sustatzea, Euskaraldiak ekarritako ildo, filosofia eta jokaerari jarraituz. Hau da, euskaldunak euskaldunari euskaraz, lehen hitza beti euskaraz ezagun nahiz ezezagunekin eta solaskideak ulertzen badu euskarari eutsi elkarrizketa elebiduna bada ere.

  Bakoitzaren ezagutza-maila eta erabilera gorabehera, hiztun orok jar ditzake praktikan Euskaraldiko jokabideak, eta horretarako aukera eman nahi da EUSKARAK 365 EGUN OÑATIN pauso bat aurrera ekimenaren bidez. Hiru proposamen konkretu egingo dira biharko aurkezpenean: Hitanoaldia, Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz eta Haurren aurrean, helduak heldu.

  Hitanoaldia hika praktikatzeko 10 eguneko erronkaldia izango da, bereziki gazteei eta emakumezkoei zuzenduta. BETIKOA. GERTUKOA. ESKATU EUSKARAZ, ESKAINI EUSKARAZ herriko establezimenduetan salerosketak euskaraz egitean datza eta HAURREN AURRREAN, HELDUAK HELDU umeekin harreman zuzena duten helduen artean hizkuntza-praktika eredugarriak sustatzeko ekimena da. Baina guztiei buruzko xehetasunak biharko aurkezpenean emango da, Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria gelan, 18:30tan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!