“Etzinen zu” gero pentzauku produxions-eko lagun taldeak osatutako bideoak, bigarren saria irabazi du bertsomovieda lehiaketan

2015/04/29
Card image cap

  5 minutu eta erdiko ikus-entzunezkoak, ustez maitemindu baten abestia eskaintzen digu, azkenean, sekula huts egiten ez duen maitasuna amarena dela erakutsiz. Hori da Gero pentzauku produxions lagun taldeak Beasainen antolatu den “bertsomovieda” lehiaketara aurkeztu duen lan berria.

  30etik gora bideo aurkeztu dira eta guztiak internetez ikus daitezke. Ikusi ez ezik, atzora arte bozkatu ere egin zitezkeen. Hala, Ibon Izak zuzendutako Txakile lanak  bertsomoviedako lehen saria eta ikusleen saria irabazi ditu.
Oñatiarrek aurkeztutako Etzinen zu lanak, bigarren saria irabazi du, ondorioz, egileek 300 euro eskuratuko dituzte. DBH 4. maila arteko partaideen kategorian, sari nagusia: Tantak izeneko lanak, eta bigarrena, Garoña izenekoak lortu dituzte. Bertsorik onena ere saritzen da eta aurten, Aita heriotza lanarentzat izan da. Lehiaketaren xedea horixe baita, bideoa eta bertsoak uztartzea.

  Sari banaketa, maiatzaren 8an egingo da Beasaingo Igartza jauregian.

  Ez da lehen aldia Gero pentzauku produxions taldekoek Beasainen saria lortzen dutela. Beste birritan aurkeztu eta sariren bat lortu dute; 2013an, ikusleen saria eta iaz bigarren saria eskuratu zuten. Aurten berriro, bigarren saria irabazi dute.

  Beasaingo Arrano kultur elkarteak laugarren  aldiz antolatu du bertsomovieda lehiaketa,  bertsoak eta bideoak uztartzen dituen  lehiaketa. Aurten aurkeztu diren lan guztiak honako webgunean ikusi daitezke:  www.bertsomovieda.com

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!