“Edan iturriko ura” kanpainara batzeko gonbidapen gurutan bidali zaizkie gaur herriko ostalariei.

2014/07/09
Card image cap
Eguneko menuan ura eskatzen duen bezeroari, iturriko ura pitxarrean ateratzean datza ekimena. Helburua, plastikozko edo kristalezko botilen kopurua murriztea da. Alegia, ostalaritzako hondakinak murriztea.

  Neurria aukerakoa da eta ez da aplikatuko bezeroek barran eskatutako botila uren kasuan. Baina menuan sartzen diren edariak eskaintzean bezeroak ura eskatzen badu, pitxar batean aterako da eta ez da botilako ura zerbitzatuko. Aukera hau gauzatzeko, udalak pitxarrak doan banatuko dizkie kanpainan parte hartzen duten establezimenduei.

  Kanpainaren berri eman eta interesa izanez gero udaletxean jakinarazteko gonbidapena eginez, gutunak prestatu dira. Herrian, eguneko menua eskaintzen duten 25en bat lokal jabeei bidali zaizkie, gaur bertan. Hala, hile amaierara arteko epea eman zaie kanpainarekin bat eginez gero jakinarazi eta zenbat pitxar beharko lituzketen adierazteko.

  Udalak, 425 pitxer eskatu ditu. Datorren astean edo, jasotzea espero da eta hala, ostalarien lehen eskaerei, erantzuna berehalakoan emateko moduan izango dira.

  “EDAN ITURRIKO URA” hondakinak murrizteko ahaleginean urrats berria da. Udalak jarraitzen duen zero zabor filosofian oinarrizko premisa, hau da, birziklatu eta berrerabilerarekin batera, zaborrik ez sortu edo murriztea.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!