“Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista, 1950-2020” liburuan jaso dute Selma Huxley ikerketa bekaren emaitza

2021/05/27
Card image cap

Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko helburuarekin ematen du udalak Selma Huxley Barkham ikerketa beka.

Iaz, Jone Arrazola eta Miren Aranguren izan ziren II. Selma Huxley bekaren irabazleak, eta urtebeteko lanaren ondoren, beraien ikerketaren emaitza jasotzen duen liburua aurkeztu dute. 1950etik gaur arte, modu batera edo bestera zaintza lanetan jardun duten emakumeen genealogia osatu dute, hauetako batzuekin egindako elkarrizketa sakonetan oinarrituta.

Zaintzaile lanetan jardun duten emakumeekiko aitortza ariketa bat da lana, baina berrikuspen bat ere izan nahi du, zaintzara dedikatzearen hazkurak, kontraesanak eta minak ere azaleratzen baititu.

Albiste buletina

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!