“Auzoko” egitasmoan izena emateko epea zabalik dago

2021/09/23
Card image cap
Txatxilipurdik dinamizatuko du “Auzoko” egitasmoaren bederatzigarren ikasturtea

  Hori da Auzokok aurten duen berritasuna, hau da, Txatxilipurdi elkartearekin izenpetu duela udalak egitasmoaren dinamizazio kontratua. Baina helburua bere horretan mantentzen da, auzokideak harremanetan jarri eta euskara ardatz izaki, Oñatin jaiotakoak eta Oñatira bizitzera etorritakoen arteko harremana sendotzea. Izan ere, Auzoko, bizikidetzarako espazio baita, jatorrian euskararekin harremanik izan ez dutenak euskararako bidean jartzeko asmoa bete dezatela, euskal hiztunak diren herritarrak lagu dituztelarik.

  Auzoko egitasmoak bederatzigarren ikasturtea beteko du Oñatin. Aurretik datorren taldea badago baina auzokide berriak hartzeko izen-ematea zabalik dago. Telefonoz deituta edo mezu elektroniko bidez egin liteke izen-ematea (688 651 205 eta onatikoauzoko@gmail.com).

  Oñatiko herritarren topalekua da Auzoko. Herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da eta pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gertatzea du xede. Zortzi urte hauetan Auzokoren dinamika bizia izan da. 2020-2021 ikasturtean lau talde aritu ziren modu egonkorrean eta 51 partaide izan ziren guztira, 44 auzokide eta 7 auzotar. Aipagarria da gazte talde bat eta zaintza eta garbiketa lanetan dihardutenen  beste talde bat eratu zela, bakoitzaren behar eta ordutegira egokituta, astero ordu eta erdiko jarduna beteaz.

  Ikasturte berria urrian hasiko du Auzokok.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!