Oñatiko udala

“Auzoko” egitasmoan izena emateko epe berria zabaldu da

2023/01/09
Card image cap
56 lagun aritu dira urteko lehen lauhilekoan asteazkenero elkartzen

  Gabonen ondoren parte hartzeko deialdi berria egin ohi du Auzoko egitasmoak. Urtarrilaren 18an hasiko dira berriro martxan Eltziako egoitzan eta, bitartean, ekimenera batzeko interesa diren auzokide eta auzotar berriei gonbidapena egin zaie. Euskaldunak eta Oñatira bizitzera etorri eta euskara ezagutzen ez dutenen arteko zubi eta lotura da Auzoko egitasmoa, euskara ardatz izaki, jatorri anitzeko herritarrak harremanetan jartzen baititu.

  Oñatiko herritarren topalekua da Auzoko, bizikidetzarako espazioa. Herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da eta pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede. Urritik abendura 56 lagun aritu dira Auzokon, astezkenero elkartzen, baina taldea osatzeko deialdi berria egin da. Bakoitzaren disponibilitatearen arabera, talde bat 15:00etatik 16:30etara elkartzen da eta bestea 19:00etatik 20:30etara. Bietan ongi-etorriak izango dira euskara hiztun auzotarrak eta euskal kulturara eta hizkuntzara hurbildu nahi duten auzokideak. Dinamika ezberdinak partekatuz, beste kultura batzuk ezagutu, lagunak egin eta euskarazko oinarrizko hitz batzuk ikasteko aukera ematen du Auzokok.

  Informazio gehiagorako, edo parte hartzeko, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 688 651 205. Instagram-ez ere harremanetan jarri daiteke @auzokoonati klikatuta. Auzokok 10. ikasturtea betetzen dihardu Oñatin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!