2019ko zerga ordenantza eta hainbat udal ordenantza behin betiko izaeraz onartzea proposatuko da gaurko Osoko Bilkuran

2018/10/04
Card image cap
Lan zerrendan 32 gai jaso dira

  Udal zerga eta tasak jasotzen dira ordenantza fiskaletan. Legez agintzen diren epeak bete, eta 2019a hasi orduko indarrean sartu daitezen, urrian onartzea komeni da. Horregatik berez pasa den astean beharko lukeen Osoko Bilkura ez zen egin eta gaiak, gaurko uztea erabaki zen. Eta gai asko pilatu dira arratsaldeko plenorako, 32 hain zuzen ere.

  Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen truke ordaindu beharko diren tasa eta zergak ez ezik, hainbat udal ordenantza ere behin betiko izaeraz onartzea proposatuko da arratsaldean. Ostalaritza jardueretan arituko diren establezimenduak jartzea arautuko duen udal ordenantza izango da proposatuko den lehena. Gaiak eztabaida gogorra sortu izan du Udalbatza osatzen duten bi taldeen artean. Gaurko Osoko Bilkurak zer emango duen arratsaldean jakingo dugu. Adostasun zabalagoa duten beste bi ordenantza ere eramango dira bilkurara: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua arautzen duena eta etxez etxeko zerbitzuaren ordenantza. Hirurak, behin betiko izaeraz onartzea proposatuko da.

  Herriko 10 baserritan egingo diren, edo egiten ari diren, lanak interes berezikotzat jo eta zerga hobaria aplikatzeko eskaerak ere aztertuko dira arratsaldeko bilkuran. Eta azken asteetan Alkate Dekretuz onartu diren 8 gairen inguruko argibideak ere emango dira.

  Ez ohiko egunean eta ez ohiko orduan hasiko da gaurko Osoko Bilkura, berez, hileko azken ostegunean beharko lukeena urriko lehenean egingo delako eta normalean 19:30tan hasten dena, ordubete lehenago, 18:30tan hasiko delako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!