2017-18 ingurumen ikerketa beka bertan behera utzi da hautagai bakarrak ez duelako gutxieneko puntuazioa lortu

2017/06/27
Card image cap
Bigarren deialdi bat egitea aztertzen ari dira

  Ingurumen ikerketa bekaren gaia mugatzea erabaki zuen  udalak aurten eta energia berriztagarriak Oñatiko udalerrian gaia zehaztu zen ikerketarako. 2017-2018 deialdia GoiEner kooperatibarekin batera egin zen gainera eta horrek, diru ekarpenean ere izan zuen islarik, guztira, 14.000 € jarri baitzen lana gauzatzeko.

  Deialdia argitaratu eta lanak aurkezteko epea beteta, proposamen bakarra jaso zen, Josu Sarasuak egindakoa. Oñatiko energia berriztagarrien hedatze ikerketa egitea proposatu zuen. Ingurumen batzordean ikerketa proposamena aztertu eta baloratu zuen. Horretarako, proiektuaren planteamendua, metodologia, bideragarritasuna, kronograma eta eskatzailearen curriculuma eta herriaren ezagutza neurtu ziren, besteak beste. Ikerketa proposamenak ez zuen ordea gutxieneko puntuazioa lortu eta ondorioz, baztertu egin zen. 2017-18 ingurumen ikerketa beka bertan behera utzi zen. Bigarren deialdi bat egitea aztertzen ari dira.

  Ingurumen ikerketa beka bi urtean behin ematen da, 2015-16 urte artekoa Oñatiko narrasti eta anfibioak ikertzeko eman zen. Lana bukatuta dago eta udazkenean aurkeztuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!