Oñatiko udala

200nen bat militar izan dira goizean Arantzazuko santutegian

2019/09/06
Card image cap
Irakera bidaiatu aurretik lore eskaintza egin diote ama birjinari

  Loiolako kuarteleko soldaduak dira goizean Arantzazura hurbildu direnak. Lau autobusetan etorri dira eta santutegi aurrealdeko zabalgunean desfilatu dute. Eta hala, desfilean sartu dira elizara. Lore eskaintza egin diote ama birjinari. Gipuzkoako gobernu ordezkaritzatik jakinarazi denez, soldaduak Irakera joango dira azaroan.

  Militarren irudiek asaldura sortu dute goizean, herritar batzuk grabatutako irudiak sare sozialen bidez zabaldu direnean. Nortzuk ziren eta Arantzazura zertara etorri diren inork ez baitu aurrez argitu. Oñatiko EH Bilduk, probokaziotzat jo du ekimena eta aski da! dioen mezua zintzilikatu du twitterren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!