Oñatiko udala

20 indarkeria matxista kasu berri artatu ziren Oñatin iaz

2023/03/06
Card image cap
Emakumeen beharrei erantzuteko baliabide eskasia salatu du Udalak

  Otsailaren 21ean bildu zen Oñatiko indarkeria matxistaren arretarako instituzio arteko koordinazio protokoloaren mahaia. Udaletik, berdintasuneko, gizarte zerbitzuetako eta udaltzaingoko ordekari teknikoek nahiz politikariek parte hartzen dute mahaian, baita Ertzaintzako eta Osasun Zentroko ordezkariek ere. 2022koko datuen irakurketa partekatu zen bileran eta 2023rako erronkak finkatu ziren.

  Iaz 20 indarkeria matxista kasu berri artatu ziren Oñatin, aurreko urtean halako lau, eta azken bost urteetan erregistratu diren kasuen bataz bestekoaren bikoitza baino gehiago. Indarkeria matxistaren aurrean laguntza eskatzen duten emakumearen profila anitza den arren, gero eta gazteagoak direla azpimarratu dute arretarako koordinazio mahaiko kideek.

  Laguntza eskaeren eta salaketen gorakadaren aurrean, baliabide falta dagoela ere agirian geratu da. Emakumeen arretaz arduratzen diren langileek gero eta eskaera gehiago jasotzen dituzte eta guztiei erantzuteko zailtasunak dituzte, pertsonal baliabideak ez direlako proportzio berean hazi. Ondorioz, zerbitzuak gainezka daude. Horren adierazle, eskualde mailako arreta psikologikoan dagoen kolapso egoera; itxaro zerrenda oso luzea da eta egoerak noiz arte iraungo duen ezin da argitu. Oñatiko Udalak egoera hori salatu eta dei egin die dagokien instituzioei, beharrezko diren baliabide guztiak jar ditzaten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!