20.000 euroko ekarpena egingo dio Udalak Gipuzkoako Parketxe Sareari

2020/06/24
Card image cap
2020 urteari dagokion diru-ekarpena da

  Oñatiko Udala Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko kidea da 2010etik, GPS fundazioa bera sortzea erabaki zen momentutik. Orduan hartu ziren konpromisoen artean fundazioaren jarduera gastuan finantzazioa dago. Horretarako, fondo galdura urtero fundazioak zehaztuko duen gehieneko ekarpena egingo dute erakundeko kideek. 2020ko ekarpena egitea eskatu zuen fundazioko zuzendari gerenteak eta horri erantzunez, 20.000 eurko diru ekarpena egitea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak.

  Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren erakunde sortzailea da Oñatiko udala,  Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa eta  Aia, Ataun eta Oiartzungo udalekin batera, 2014an Zegamako udala fundazioko partaide bihurtu zen eta 2018an Kutxabankek kide izateari utzi zion.

  Fundazioaren eginkizun nagusia, parketxeen bidez, Gipuzkoako natur ingurunea ezagutzera ematea eta hark duen garrantzia zabaltzea da. Horretarako, parketxe saretik heziketa, aisia eta turismo jarduerak antolatzen eta burutzen ditu, natura parkeetan zein landa eremuan diharduten eta dabiltzan eragileekin elkarlanean.  GPSko kide den Arantzazuko parketxea Oñatin dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!