17 lagunek eskatu dute jada, San Martingo babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozesuan, bi logeladun etxeen kupo berezian sartzea.

2012/03/30
Bi logeladun etxebizitzen aparteko zozketan parte hartzeko eta baita zozketarako onartuen behin-behineko zerrendarekiko erreklamazioak egiteko, eskaerak, udaleko hirigintza departamenduak egin behar dira apirilaren 4ra arte.

  San Martingo babes ofizialeko etxebizitzen zozketak berezitasun nagusi hori izango du, alegia, bi logelako 6 etxebizitza aparteko kupoan esleituko direla.

  Bi logeladun etxebizitzek 55-57 metro kuadro inguru dituzte. Solairu bakoitzeko C ateak dira eta eskaileren aurrez aurre kokatuko dira. Etxebizitzen planoak udaleko hirigintza departamentuan ikusgai daude, kupo berezi honetan sartzeko eskaera egin ala ez erabaki ahal izateko. Udaleko hirigintza departamendua, udaletxeko lehen solairuan dago eta goizeko 9etatik ordu-bitara irekitzen da.

  Jasotako eskaera guztiekin bi logelako etxebizitzen kupoa osatuko da eta publiko egingo da. Publiko, orain ikusgai dagoen onartuen behin-behineko zerrendarekiko bideratu diren zuzenketa eskaerak aztertu eta gero osatuko den behin betiko zerrendaren antzera. Baina hori jada, Aste Santuko jai egunen ondoren izango da.
Gogoratu, San Martin 6-7-8 izango direnetan 45 etxebizitza eraikiko direla eta horietako 39 izango direla zozketaz esleituko diren babes ofizialeko etxeak.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!