Oñatiko udala

165 lagunek eman dute izena eskulan ikastaroetan

2023/10/27
Card image cap
Haur eta gaztetxoentzako pinturan eta helduentzako zeramika ikastaroan itxaron zerrendak osatu dira

  Aurtengo eskaintza berriek harrera oso ona izan dute eta zenbait kasutan itxaron zerrendak osatu behar izan dira, plazen esleipena zozketaz egin eta gero. Zeramika eskaintza berreskuratu da eta bereziki helduen artean erantzun zabala izan du. 12 lagun daude une honetan itxaron zerrendan. Haur eta gaztetxoei zuzendutako pintura ikastaroan ere itxaron zerrendak osatu dira eskaini diren bost taldeetatik hirutan. 18 lagun daude lekua egitearen zain.

  Gaztetxoei zuzendutako eskulan dekoratiboak ere harrera ona izan du, bereziki 17:00etatik 18:15etarako taldean. 18:30etatik 19:45etarakoan berriz, ez da gutxieneko taldea osatu eta izen-ematea ostiralera arte luzatzea erabaki da. Interesatuek Kultur etxera hurbilduta eman dezakete izena.

  Helduei zuzendutako eskulan dekoratiboak eta pintura ikastaroak berriz, normaltasunez osatu dira. Guztira, 165 lagunek eman dute izena Kultura departamenduak eskainitako eskulan ikastaro ezberdinetan; 130ek plaza dute eta 5 taldea osatzearen zain daude. Plaza eskuratu eta itxaron zerrendetan geratu direnen zerrendak kultur etxean eta udaleko web atarian ikusgai daude.

  Ikastaroak azaroaren 2tik aurrera hasiko dira, bakoitzari dagokion egun eta ordutegian, Bidebarrieta kaleko 22an dauden eskulanetarako udal lokaletan. Ikastaroen matrikula kargua berriz datozen egunetan egingo da, izena ematerakoan jakinarazi ziren kontu korronteetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!