16 lanpostu jaso dira Udalaren 2016ko lan eskaintza publikoan

2015/12/23
Card image cap
Bi lanpostu barruko txandan betetzea aurre ikusten da eta gainontzeko 14ak txanda librean

  Azken Osoko Bilkuran, 2016ko udal aurrekontuak onartzearekin batera plantilla organikoa, lanpostuen zerrenda eta lan eskaintza publikoa ere onartu ziren.

  Datorren urteko lan eskaintza publikoan, hamasei lanpostu zerrendatu dira. Horietako hamar, Udalak berreskuratu asmo duen kale garbiketa zerbitzuari atxikitakoak dira. Hala, kale garbiketako arduraduna, hiru pioi gidari eta sei pioi kontratatzea aurre ikusten da. Aipagarria da, kale garbiketako pioi lanpostu bat minusbaliatuei gordeko dela.
Egun FCC enpresaren bitartez betetzen den kale garbiketa zerbitzua Udalak berreskuratuko du urritik aurrera. Ordurako, aipatu 10 kontratazio horiek egingo ditu Udalak.

  Kale garbiketa zerbitzuan arituko diren langileek laboral izaera izango dute. Eta laborala izango da baita ere, 2016ko lan eskaintzan jaso den udal eraikinetako mantenu arduraduna. Udal plantilla organikoan eta udal brigadari lotuta sortu den lanpostu berria da.

  Txanda librean edo oposizio-lehiaketa irekiz bete asmo diren lanpostuen zerrenda osatuz, funtzionario izaera izango duten hiru administrari ere kontratatu asmo dira. Hirigintza eta kontu hartzailetzara atxikitako bi administrariak, jardun osoz kontratatzea aurre ikusten da eta hirugarrena, idazkaritzara atxikita egongo dena, lan jardun erdiz. Funtzionario izaera izango dute baita ere, 2016ko lan eskaintza publikoan jaso diren udaltzaingoko 2 agente lehenek. Lanpostu hauek, barne promozioz bete asmo dira.

  2016ko plantilla organikoa, lanpostuen zerrenda eta lan eskaintzak, Udalbatza osoaren aldeko botoa jaso zuen azken Osoko Bilkuran. Hala ere, jeltzaleek, kale garbiketa zerbitzua Udalak berreskuratzeko gaian zalantzak zituztela zehaztu zuten. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!