13:00tatik 16:00tara ezingo da plazara sartu, guztiz itxita egongo da

2021/09/07
Card image cap
Plaza hutsik dagoela grabatuko da airetik, drone bat erabiliz

  Hainbat telebista saio grabatzen ari dira egunotan gurean eta horietako batek plazako irudiak hartu nahi ditu, baina plaza hutsik, inor ez dagoela. Ondorioz, gaur 13:00tatik 16:00tara, plaza itxi egingo dela jakinarazi da udaltzaingotik. Ez da plazara sartzen utziko, ezta plazatik pasatzen ere.

  Aireko irudiak hartuko dira, drone bat erabiliz, eta horretarako baimena ere eskuratu dute telebistako ordezkariek.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!