100€-ko sei sari zozkatuko dira salerosketak euskaraz egiten dituzten herritar eta dendarien artean

2021/11/25
Card image cap
Merkataritzan euskararen erabilera sustatzea da helburua

  UEMAk eta Eusko Jaurlaritzak antolatu duten Eskatu eskaini euskaraz ekimenarekin bat egin du Udalak eta osatu ere egin du 100 euroko balioa duten sei sarien zozketarekin. Herriko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzea da kanpainaren helburua. Hori adierazten duten kartelak banatu dira eta irrati eta sare sozialen bidezko promozioa gauzatzen ari da. Aldi berean, tratua euskaraz egiten dutenak saritzeko argazkiak oinarri dituen zozketa berezia martxan jarri da gaur bertan.

  Salerosketa euskaraz egin, eta bezeroa eta saltzailea agertzen diren argazki bat bidali behar da 688 621 142 zenbakira whatsapp bidez, abenduaren 10a baino lehen. Jasotzen diren argazki guztien artean zozketatuko dira 100 euroko sei sariak, abenduaren 13an. Udalak 100 euroko balioa duen produktu-sorta erosiko dio saritua izan den establezimenduari eta, ondoren bezeroari emango dio. Hartara, bientzat izango da saria.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!