Oñatiko udala

10 hautagai onartu dira aldi baterako beteko diren kale garbiketa pioi lanposturako

2022/11/10
Card image cap
Epai-mahaia gaur batzartuko da

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2022ko deialdian udalak jaso zituen 5 lanpostuetarako hautaketa prozesuak betetzen ari dira. Artxibo laguntzailea astelehenean hasi zen lanean eta bi TAO kontrolatzaile ere datozen egunetan hastea espero da. 5 hautagai aurkeztu ziren pasa den astean egin ziren euskara eta ezagutza orokorreko probetara eta behin behineko emaitzak ikusgai daude. Eguerdian amaitu da erreklamazioetarako epea eta halakorik izan bada, hori ebatzita, puntuaziorik altuena lortu duten bi hautagaiak proposatuko dira 5 hilabetez eta lan jardun erdiz kontratatzeko. Ondo bidean, datorren astean, edo beranduenera hurrengoan, hasiko dira lanean.

  Azaro amaiera baino lehen hasiko dira baita ere kale garbiketa zerbitzuan aldi baterako arituko diren bi pioiak. Lanbiden izena eman eta jarritako baldintzak betetzen dituzten 10 hautagairen zerrenda jaso dute udaletxean, gaur epai mahaia batzartuko da, hautagaien merituak eta esperientzia nola baloratu zehazteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!