10 hautagai onartu dira aldi baterako beteko diren kale garbiketa pioi lanpostuetarako

2023/11/24
Card image cap
Asteartean egingo dira curriculumak baloratzeko elkarrizketak

  Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2023 programaren baitan aldi baterako bi kale garbitzaile kontratatuko ditu Udalak. Hamar hautagaik betetzen dituzte jarritako baldintzak eta egokiena aukeratzeko curriculumak baloratuko dira. Hautagaiekin asteartean elkartuko dira, eskaeran adierazitakoak eguneratu eta egiaztatzeko. Elkarrizketa laburrak izango dira.

  Oñatin erroldatuta, langabezian eta Lanbiden izena emana izatea eskatu zen eta B motako gidabaimena izan eta ibilgailuak gidatzeko inolako eragozpenik ez izatea. Derrigorrean bete beharreko baldintza horiezaz gain, euskaraz jarduteko oinarrizko maila izatea, antzeko lanetan esperientzia izatea eta langabezian igarotako denbora baloratuko dira.

  Kale garbiketa zerbitzuan arituko diren bi pioiei, lan jardun osoz aritzeko lau hilabeterako kontratua egingo die Udalak. Lanean abenduko azken egunetan hastea aurreikusten da.

  Abendu amaieran hasiko da baita ere aldi baterako kontratatuko den administrari laguntzailea. Astean egin diren elkarrizketetarako hiru hautagai aurkeztu dira eta bakoitzari dagokion behin behineko puntuazioa udaletxeko iragarki taulan ikusgai jarri da. Erreklamazioetarako epea abenduaren 11an amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!