1.100 herritarrek eman dute bozka, udal aurrekontuetako 500.000 € zertan gastatu erabakitzeko

2018/11/09
Card image cap
Hautatu diren proiektuen berri astelehen arratsaldean emango da

  Pasa den eguaztenean, urriaren 31n amaitu zen Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan bozka emateko epea. Baldintzak bete eta aurreko filtro guztiak gainditu dituzten 38 proposamenen artetik 10 aukeratu behar izan dituzte herritarrek. Guztira 1.100etik gora herritarrek parte hartu dute bozketan.

  Egun hauetan, bozka orriak egiaztatu dira, eskatzen ziren 10 bozkak eman direla eta herritar bakoitzak behin bakarrik bozkatu duela konprobatu da, eta botoak kontabilizatzen ari dira, bozkatuen izan diren  proposamenak zehazteko. Lan honen emaitza astelehenean aurkeztuko da udaletxean, 18:30tan. Interesa duten herritar guztiei zuzendutako  aurkezpen publikoan  bozka gehien batu dituzten proposamenen berri emango da eta udaberrian abiatu zen prozesu parte-hartzaile honen balorazioa egingo da.

  2019 eta 2020ko udal aurrekontuetan, urteko 250.000 € zertan inbertitu erabakiko dute herritarrek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!